tortoka

2014(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

Villabonako eta Zumarragako ikasleek irabazi dute Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa

2013-12-23 (azken aldaketa 2014-01-08 17:34)
Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak
Bidegiko kontrol zentrora eta Lurraldebuseko kontxe-toki edo garaje gune batera txangoa egiteaz gain, 400 euroko diru-saria izango dute eskola materiala erosteko
Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Gabonak gaiaren inguruan 40 marrazki inguru aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Guztien artetik bi saridun hautatu dituzte: Villabonako Fleming Ikastetxeko eta Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da. Bi sari jasoko dituzte:
  1. Txangoa: Bidegiko bide sareen Kontrol Zentrora eta Lurraldebuseko kontxe-toki edo garaje gune batera.
  2. 400 euroko diru-saria eskola materiala erosteko, edo txango bat egiteko.
Parte hartzaileek egindako marrazkiak Gipuzkoako AP-1 eta AP-8 autobideetako ordainlekuetan jarrita egongo dira Gabonetan.

Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolako marrazkiaVillabonako Fleming ikastetxeko argazkia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina